XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) pagadi zabal hartan, gane ostotsu ilun harek ezin eragotzi eban argi-apur gaiztotxoren bat besterik ez egoala, oihu urrun bat entzun neban Iturrateeeeee....

¡¡Iturrate!! jesarlekuan jauzi egin eta Maitenaren aurpegia topatu neban neure aurrean, bere aurpegi polita algaraz barreka, neuri begira.

¡Andoni Iturrate! ¡La clase no es para dormir! odola buruan kolpeka.

¡Vosotros sois unos indeseables! esate' uskuen, Tomas Ortuondok, Aurrenera ninoan bakotxean.

Ez, aititeren hitzak ez ziran halakoak.

Ez nekian zergaitik baina beraren jakituriak botarazten dauzan gauza arraroak iruditzen jatazan.

Baina isildu egin zan aitite egun baten, bere arteari begira.

Isildu edo hitz gabeko alkarrizketa hasi.

Unibertsoan entzuten dan hizkuntza bakarra izan arren, ez neban inoiz lasaitasunik sentitu aitite isil, espazioan galdua ikusten nebanean, zuhaitzaren kerizpetan.

Txinatar poetaren txoriek esan eben gauza bera pentsatzen ebala berak be iruditzen jatan, ez da gizakirik existitzen ez danik, baina hau da nahien dodan adiskidea; beragaz hitzegitea irrikitzen nago, ordea, baina.....

Berak lagunik onena eban etxe aurreko artea, baina etsipen keinurik ere ikusten neutsan aurpegian, garraztasuna bere isiltasun hartan.

Zortzi urte ziran bere arteari begiratzen egoala, San Juan eguneko goiz hartan, mututu egin zala ospitalera joan nintzanean bera ikustera.

Amak deitu egin eustan, bere aitak ni ikusi nahi ninduala esateko, zortzi urtean bere lehen hitzak esan ebazala.

Hara heldu nintzanean ama negarrez egoan, aita kanpoan itxaroten.

Aitite ohe gainean, zeinu nekatu bategaz, aurpegia makurtuta.

Beragana joan nintzan, astiro, urduriek dardara eraginda, eta bihotzaren bularretik urten nahiaz arnasestuka ibiltera behartua.

Bere ondora heldu nintzanean, bere begi urdinek burua zeharkatu eta garezurrean ziztadea emon eusten; zorabiatu behar nebala uste neban.

Ahoa zabaldu eta karakolen abiadan, geldi-geldi, agian hainbeste urtetan esateko prestatutako hitz batzuk atera ziran, toilki, ezpainen artetik: Ez galdu barruan daukoan hori, ume.....

-Jentea oso aspergarria dok, ume, tentela... esan eustan Mendibarrenetik gentozala, tio Usebiogaz berbetan egon ginan igande hartan goizean oitik jagi ta ezteko ezer eiteko asmori' pe...

Bazkaldu, kartetan jardun, afaldu.... dana do' pardin, ume; beharrein, jan da lo... da akabo!

Guk bajekuk beste zeozer hamen barruen, eh ume'?

-Ze aitite?

Zer dekogu? begiak gauontzak lakoak.

-Sagutxue, je, je, je... sagutxue joau guk...

-Sagutxue? eta nire buru ahalmen guztia bueltaka, aititeren hitzak igarri nahian.

-Bai, ume.

Ez gozak bestien modukoak, guk larria jekuk hamen, sabelean, da bijotzean be, da Zubialdera bagoazak, errekea, basoa, mendi usaina ta... barrure sartu ta bijotza kuzkurtu ta sabela larri eiten jakuzak eta...

-D'hori zer da, aitite? aititeren einekoa sentituz, harro eta pozik, jakinmina biztuta.

-Gaztea haz ondiño honei' kausok aituteko, ume,... baie ulertuko 'ozak egunen baten....

Bai, aitite beti zuzen.

Ulertu egin dozuz aspaldiko hitzok azkenean, bai.

Sakon-sakonean sentitzen dozu aitite eta biok zenduen sagutxue, lehen bezela, baina ez daukazu galderarik orain, zeure barruan bai daukazu erantzuna, aititek euki eban era berean.

Badakizu orain jendea laua dala, hutsa, amets gabea.

Ulertu egin dozuz aititeren izaeraren zenbait gauza, eta beragandik ur sentitzen zara, poztasun bero, espiritual batez betea.

Mundua ulertu beharra daukazu zuk ere; ikusi eta entzun, eta gauzen zergaitiak bilatzen diharduzu...

Munduak sentiarazten deutsuzan gauza bereziak azaldu nahi dozuz, zure barrenetik atara.

Munduak hitz egiten deutsu besteei ez bezala, zertan zaran desbardina oraindik oso argi ez dakizula; baina desbardina zara, bai, aitite Matxin bezelakoa... zoroa?

Txoriburua?

Ez dozu halan uste, inoiz ez zenduan horrelakorik sinestu....